Proiektua

Berriz Kirol Elkatea 2018-2022 Proiektua.

  1. SARRERA

Gure klubaren helburu nagusia da: “Hezi, kirolaren bitartez”.

Haur eta gazteen garapenean lagundu, pertsona eta kirolari moduan prestatzeko baina talentu bilaketa albo batera utziz.   Kirolariak berak erabaki beharko du zein bide jarraituko duen kirolari moduan garatzen den heinean eta horretarako, giro aproposa sortu behar dugu haur eta gazteek,  ilusioa eta gogoa izan dezaten.

Arrazoi horregatik, klub irekia nahi dugu eta garrantzitsuena partehartzea, ondo pasatzea eta kirol garapena izango da; lehiakortasun  edo federazio planteamenduen baldintzapean erori gabe.

Bilatzen ditugun helmugak, hezkuntza, prestakuntza eta aisialdikoak dira. Eta haur eta gazteen garapen fisiko, kirol eta soziala lortu, kirolari bakoitzaren hezkuntza integrala eta orekatua eskuratuz.

Gure klubak, futbol mundua eta kirola orokorrean, aztertu eta kritikatzeko gai izango diren kirolari, jokalari eta ikusleak prestatu nahi ditu. Taldekideei, aurkariei, arbitroei errespetua eta marka kontsumoari, mitoei, etsaiei, kirolean zenbaitetan antzeman daitekeen agresibitateari aurre eginez. Umeen artean osasun eta higiene ohitura sortuko dugu; nagusiagoak egiten direnean, kirola, aisialdia egoki aprobetxatzeko bitarteko bezala ikus dezaten, nerabeek adinagatik izan dezaketen bestelako ohitura kaltegarrietatik aldendu nahian.

 

  1. NORENTZAT

C.D BERRIZ klubak oinarrizko futbol kategoria ezberdinetako jarduera sustatu nahi du gurasoen elkarlanarekin (Futbol Eskola, benjamin, kimuak, haur, kadete eta gazte).

 

  1. KIROL PROIEKTUA

CD Berriz klubaren jomuga umeak, bere familiak eta lagunak dira; antolaketa ona eta ilusioa ikusten badute, afizioa sortu eta gaur egun hain beharrezkoa den erantzukizun soziala izango dute eta erakunde eta babesleek, proiektua laguntzeko gogoa izango dute.

Edozein kirol proiektuk oinarri sendoa izan behar du, epe motz,  ertain eta luzera begira.

Klub on batek programazio zehatz bat izango du; partaide bakoitzak bere funtzio, zereginak eta bete beharreko helburuak ezagutuko ditu. Instalazioetako arduradunetik hasi eta delegatu, guraso, jokalari… entrenatzaile, koordinatzaile eta zuzendaritzak. Denok norabide bakarrean arituko gara, nora jo eta jarraitu beharreko urratsak ezagutuko ditugu.

Kirol arlora mugatzeko, antolaketan ezinbestekoa den irudi bat KOORDINATZAILEA da. Orokorrean, behe kategorietan burutzen diren jarduera guztien programazio, antolaketa, kontrola eta garapena  eramango ditu. Kategoria bakoitzean zer lantzen den jakin beharko du (ikaskuntza mailakatua eta logikoa) eta entrenatzaile bakoitzak bete dezala;  goi mailako kategorietara heltzean, jokalari batek kirol eta pertsona mailan garatu beharreko eduki guztiak landuta izateko.

  1. HELBURUAK
  • Gazteen artean kirol jarduera bultzatzea.
  • Euskera erabilera sustatzea jokalarien artean eta entrenatzaile/delegatuekin.
  • Emakumearen partehartzea sustatzea klubaren organigraman eta eguneroko zereginetan.
  • Etorkizunean, emakumeen talde bat eratzea.
  • Gure jokalariak pertsona bezala prestatzea; futboleko baloreak familian, ikastetxean eta/edo institutuan jasotakoaren osagarri izan daitezen.
  • Pertsonalitatearen arlo guztiak garatzea (motore, kognitibo, afektibo eta soziala) hezkuntza integral bat lortuz.
  • Era osasuntsu batean eta jarduera ezberdinak landuz, garapen fisikoa hobetzea; beti ere adinaren arabera.
  • Ariketa teknikoak ezagutu, frogatu eta garatu jokoaren egoera errealak ezagutu eta erabakitzeko.
  • Kontzeptu taktiko, estrategikoak ezagutu, onartu eta aplikatu, jokalariak zelaian nola jokatu jakin dezan eta ekiporako be erabilgarriak izan daitezen.
  • Entrenamendurako eta partiduetarako oinarrizko metodologia ezartzea, kategoria ezberdinetara egokituz.
  • Estrategia globalak erabili, futboleko egoera errealekin eta protagonista baloia izanik. Umearen parte hartzea bilatuko da saio guztietan.
  • Kirol jarduera ikasketekin uztartzea eta gela bat prestatu haurrek etxeko lanak egin ditzaten, entrenamenduak hasi orduko.

 

4.1 HELBURUAK KATEGORIAKA

4.1.1 Futbol eskola.

  1.  Umeari, futbol mundua ezagutzera ematea jolasaren bitartez.
  2.  Gorputzeko eskema garatu, modu ludikoan.
  3.  Koordinazioa, pertzepzio ezaugarriak lantzen hastea, ariketa errazekin.
  4.  Teknika arruntak erabili, baloiarekin ohitzen joateko.

5.Taldekide eta begiralearekin harremanak finkatzea, komunikazio gaitasuna               hobetzeko

6. Jolastu ondo pasatzeko eta umeek dibertigarria ikus dezatela futbola.

4.1.2 Benjamin.

  1.  Koordinazio dinamikoa eta lateralitatea bermatzea.
  2.  Erreakzio abiadura eta erresistentzia aerobikoa garatzea.
  3.  Baliabide teknikoak hobetu jarduera orokorrekin, jolasaren egoera errealetara hurbilduz.
  4.  Jolas eremuan hobetzea, eraso edo defentsan, postu ezberdinetara egokituz.
  5.  Estrategiak garatu nagusitasun edo gutxiagotasun egoera errealetan jarduteko, eraso zein defentsan.
  6.  Ekipoarentzat baliagarriak diren baloi gabeko mugimenduak hasi eta baloia duen taldekideari lagundu.
  7.  Oinarrizko kontzeptu taktikoak eskuratu eta entrenamendu eta partiduetan erabili.
  8.  Baloia geldirik dagoen egoretarako -jokaldi errazak ezagutu eta aplikatu.
  9.  Araudia eta futbol zelaia ezagutu.

4.1.3  Kimuak.

  1.  Erreakzio eta lekualdaketa abiadura garatzea, potentzia garatzeko indar ariketa errazak sartuz.
  2.  Erresistentzia aerobikoa handitu, eta ariketa aurreko, bitarteko eta osteko malgutasun ekintzak hasi.

3.Banakako teknika indartu, menderatzailea ez den alderdia hobetzeko

4. Posizioa eta mugimenduak kontrolatzea zelaian, baloi zein baloi gabe, eraso zein        defentsan, landutako kontzeptu taktikoak aplikatuz

5. Defentsa-eraso eta eraso-defentsa transizio egoerak lantzen hasi

6. Nagusitasun edo gutxiagotasun egoeretan egon daitezkeen arazoak konpontzen    ikastea

7. Baloia geldirik dagoen jokaldietan irtenbideak bilatzeko estrategiak erabiltzea

8. Entrenamendu eta partidu ostean higiene ohiturak eskuratzea.

4.1.4 Haurrak

  1.  Egoera fisikoa hobetu, erreakzio abiadura, erresistentzia aerobikoa eta indarra garatuz, adin hauetan hain garrantzitsua den malgutasun ariketekin.
  2.  Banakako teknika hobetu, jokoaren egoera errealak erabiliz eta baliabideak eskuratu, agertu daitezkeen arazoak konpontzeko.
  3.  Pertzepzio, analisi, erabaki eta egite mekanismoak garatu, zenbait egoeraren aurrean jokalariak behar duen denbora murriztuz.
  4.  Gune murriztuetan jokatu, banakako teknika eta erabakitzeko gaitasuna hobetzeko.
  5.  Kontzeptu taktikoak gehitu eta naturaltasunez aplikatu, ekipo osoarekin koordinatuz.
  6.  Nagusitasun egoerak hobetu, beharrezkoak ez diren baloi galerak saihestuz.
  7.  Gutxiagotasun egoeretan defentsa ekintzak hobetu, talde- lanaren bitartez.
  8.  Trantsizioak hobetu.
  9.  Partiduan estrategiak aplikatzeko gaitasuna areagotzea, emaitza positiboak lortuz.
  10.  Higiene ohiturak eskuratzea.

4.1.5 Kadete/gazte

  1.  Lan fisikoa egitea haurtzaroan landutako ezaugarri guztiak garatzeko.
  2.  Erresistentzia aerobikoa eta indarra lantzen hasi, beti ere malgutasuna kontuan hartuta.
  3.  Egokitutako jolasak erabili, banakako teknika hobetzeko.
  4.  Pertzepzio, analisi, erabaki eta egite mekanismoak garatzen jarraitu, jokaldietan azkarrago erantzuteko eta abiadura gehiago lortzeko.
  5.  Lan taktiko konplexua egin, ikasitako kontzeptu guztiak gure jolas estilora egokituz.
  6.  Partidu bakoitzean izaten diren trantsizioei irtenbidea bilatzea.
  7.  Estrategia menperatzea, emaitza positiboak lortzeko ekipoarentzat.
  8.  Higiene ohiturak eskuratzea.
  1. KOMUNIKAZIOA

Kluba osatzen dugun guztion arteko harremana positiboagoa izango da, informazioa argia danean eta gure arteko komunikazioa zuzena bada eta horretarako baliabide  hauek izango ditugu:

  • Entrenatzaileekin batzar orokorra.
  • Entrenatzaile batzarra, kategoriaka.
  • Gurasoekin hasierako batzarra, taldeka.
  • Entrenatzailearen informazioa gurasoei, taldeka. Kirol zuzendaritzaren asteroko batzarra.
  • Zuzendaritza batzarrak.
  • Gurasoekin azken batzarra, taldeka.

Web (www.cdberriz.com): web orri hau C D Berriz taldearen komunikabidea izango da.  Baliabide erabilgarri eta dinamikoa izatea espero dugu; horrela, denok elkarren barri izan eta jarduera guztiak ezagutzera emateko (talde eta haurren argazki, bideo, kronika, elkarrizketa, emaitzak…).

  1. FUNTZIOAK.

      6.1. Koordinatzailea.

  • Taldeak egin, kirol batzordearekin batera.
  • Begiraleekin noizbehinka elkarrizketak izan eta entrenamenduen jarraipena egin, emaitza onak lortzeko.
  • Instalazio, materialen kudeaketa aztertzea eta egokiena bilatzea.
  • Presidentearekin harreman zuzena eta zuzendaritzari klubaren kirol informazio guztia ematea.
  • Entrenamendu eta partidu ordutegia programatzea.
  • Bizkaiko Futbol federazioarekin harremana, gai hauetan:
  • Partidu ordutegia.
  • Jokalari fitxak.
  • Isunak.
  • Mutua.
  • Arbitroak.
  • Lagunen arteko torneoak programatu eta antolatzea.

6.2 Material arduraduna.

  • Ekipoetako delegatuekin batera, klubeko arroparen erabilera egokia bermatzea.
  • Talde guztiei, beharrezko ekipazioa banatzea.
  • Entrenamenduetan erabiltzen den materiala zaintzea.

6.3 Entrenatzaileak.

  • Denboraldiko kirol planifikazioa egin, ekipoko entrenamenduak eta partiduak gidatu, beste ekipoekin koordinatu, beti ere kirol zuzendaritzak ezarritako ildoak jarraituz.
  • Jokalarien kirol eta prestakuntza pertsonalaren erantzule egitea, eta ekipoko diziplina mantentzea.
  • Umeen ardura izatea, entrenamendu eta partiduak irauten duten bitartean.

6.3 Delegatuak

  • Ekipoaren ordezkari  partiduetan, eta entrenatzaile, talde aurkari eta arbitroaren arteko lotura izatea. Arbitroa eta ekipo aurkariari harrera egin, aldageletara lagundu eta partiduak irauten duen bitartean egon daitezkeen premiei irtenbideak bilatzea.
  • Ekipo barruan,entrenatzaileari laguntzea.
  • Partidua orduko, beharrezkoa den kirol materiala jaso eta itzuli, partidua amaitzean.
  • Gerta daitekeen edozein egoeraren aurrean modu arduratsuan jokatzea.
  • Batzarrera joatea eta gurasoen bozeramaile izatea.

6.4. Kirol batzordea.

Kirol batzordean koordinatzailea, entrenatzaile/delegatu edo komenigarria ikusten den ordezkaria egongo dira, kategoriaka. Funtzioak izango dira:

  • Plantillak planifikatu koordinatzailearekin.
  • Eguneroko arazoak konpontzea.
  • Klubak, proiektuan ezarritako kirol helburuak betearaztea.
  • Kirol arloa ebaluatzea eta kirol funtzionamendu egokia ziurtatzea.

 


PROYECTO C.D BERRIZ 2018-2022

  1. INTRODUCCIÓN

La máxima de nuestro club es: “La educación a través del deporte”.

La idea se asienta en ayudar al desarrollo de las capacidades de niños/niñas y jóvenes con el objetivo de formarles como personas y deportistas en general, sin olvidar, pero dejando en un gran segundo plano la búsqueda de talento. (Esto lo debe decidir el/la propio/a deportista según avanza su desarrollo deportivo y se consigue, creando un ambiente propicio que les ilusione y anime a seguir en el mundo del deporte).

De esta manera se propone un club con carácter abierto, donde la participación, diversión y desarrollo deportivo, sea lo más importante y no esté condicionada por ningún planteamiento selectivo o competitivo, ni estrictamente federativo.

Las metas que perseguimos son, sobre todo, educativas, formativas y recreativas, que posibiliten su desarrollo físico, deportivo y social, fomentando una educación integral y equilibrada de cada deportista.

Desde nuestro club se trata de formar deportistas, jugadores/as y espectadores/as críticos/as del mundo del fútbol y deporte en general. Desarrollaremos el respeto a los compañeros/as, adversarios/as, las/los árbitros; y nos  revelaremos contra el consumo de marcas, creación de mitos, enemigos/as; agresividad en el deporte…. En este sentido se intenta crear en los niños y niñas un hábito higiénico y de salud, que desembocará en edades superiores en la práctica del deporte como una de las maneras de utilizar adecuadamente su tiempo libre, alejando a las/los adolescentes de otros hábitos nocivos, desgraciadamente relacionados con su edad y con su entorno.

  1. DESTINATARIOS

El C.D BERRIZ, pretende fomentar la actividad deportiva entre diferentes categorías del fútbol base (Futbol Eskola, benjamín, alevín, infantil, cadete y juvenil) contando con la colaboración de madres y padres.

  1. PROYECTO DEPORTIVO

El punto de partida del C.D BERRIZ, son los  niños y niñas y con ellos sus familias y simpatizantes, que si observan una buena organización y se ilusionan con nuestro trabajo, serán la base de la afición y de la respuesta social, que tanto se necesita hoy en día, para que instituciones y patrocinadores quieran apoyar el proyecto y lo podamos desarrollar.

Cualquier proyecto deportivo debe tener una buena base en la que se sustente, ya que hay que pensar a medio y largo plazo.

Un buen club parte de una programación minuciosa, en la que cada integrante del proyecto sepa bien cuáles son sus funciones y sus objetivos a desarrollar. Desde los y las  responsables de las instalaciones, delegados/as, padres/madres, jugadores/as… hasta, entrenadores/as, coordinadores/as y las/los directivos. Todos debemos trabajar en una misma dirección, que se sepa bien hacia donde nos dirigimos y los pasos a seguir en cada momento.

Para centrarnos en lo puramente deportivo, existe una figura imprescindible en una organización como ésta, que es el COORDINADOR/A. A grandes rasgos, este se encarga de la programación, organización, control, y desarrollo de todas las actividades que se realicen en las categorías inferiores. Debe tener claro lo que se trabaja en cada categoría (con un orden lógico de aprendizaje) e intentar que cada entrenador lo lleve a cabo, para que al llegar a categorías superiores, se tenga la certeza de se han tocado todos los contenidos que necesita un jugador para llegar a la plenitud, no sólo como deportista, sino también como persona.

  1. OBJETIVOS.
  • Fomentar la práctica deportiva entre los/as jóvenes.
  • Fomentar el uso del euskera entre las y los jugadores y     entrenadores/delegados.
  • Fomentar la incorporación de la mujer a las tareas ordinarias y al organigrama del club.
  • Volver a formar un equipo femenino en un futuro cercano.
  • Contribuir en la formación como personas de nuestros/as
  • jugadores/as, completando, desde los valores presentes    en el fútbol, la educación que reciben en su familia y colegio o instituto.
  • Desarrollar los diferentes ámbitos (motor, cognitivo, afectivo y social) de la personalidad a través de una educación integral.
  • Crecer de manera sana a través de la experimentación de actividades que permitan la mejora y progresión en su desarrollo físico de acuerdo a la edad en la que se encuentran.
  • Conocer, experimentar y desarrollar gestos técnicos con los que poder resolver situaciones reales del juego.
  • Conocer, asimilar y aplicar conceptos tácticos y estratégicos para que el jugador sepa desenvolverse en el campo y ser útil para el equipo.
  • Establecer una metodología común para el entrenamiento, así como para los partidos, adaptándola a las diferentes categorías.
  • Usar estrategias globales, con situaciones reales del fútbol, siendo el protagonista el balón, buscando la mayor participación posible de cada niño/a a lo largo de las diferentes sesiones.
  • Conciliar el área deportiva con los estudios habilitando un aula donde los niños y niñas puedan hacer las tareas escolares en el tiempo libre antes de sus entrenamientos.

4.1 OBJETIVOS POR CATEGORIAS.

4.1.1 Futbol eskola.

  1.  Familiarizar al niño/a con el fútbol a través del juego.
  2.  Desarrollar el esquema corporal de manera lúdica.
  3.  Iniciar la coordinación dinámica general y las cualidades perceptivas a través de tareas sencillas.
  4.  Realizar gestos técnicos sencillos con el único objetivo de relacionarse con el balón.
  5.  Establecer relaciones con los compañeros/as y monitor/a mejorando su capacidad de comunicación.
  6.  Jugar para pasarlo bien, acercando a los niños/as de esta edad al fútbol como algo divertido.

4.1.2 Benjamín.

  1.  Afianzar la coordinación dinámica general y la lateralidad.
  2.  Desarrollar la velocidad de reacción, así como iniciar el desarrollo de la resistencia aeróbica.
  3.  Mejorar los recursos técnicos a través de actividades globales aproximándolas a situaciones reales del juego.
  4.  Mejorar la situación en el terreno de juego, siendo capaces de adaptar sus posiciones según estén atacando o defendiendo.
  5.  Desarrollar estrategias que les permitan resolver situaciones reales tanto de superioridad como de inferioridad en ataque y defensa.
  6.  Iniciar movimientos sin balón para ser útil al equipo y ayudar al compañero que lo posee.
  7.  Adquirir conceptos tácticos básicos y ser capaces de aplicarlos en entrenamientos y partidos.
  8.  Conocer y aplicar jugadas sencillas de estrategia para situaciones a balón parado.
  9.  Conocer el reglamento y el terreno de juego.

4.1.3  Alevín.

  1.  Desarrollar la velocidad de reacción y desplazamiento, introduciendo tareas sencillas de fuerza para mejorar la potencia.
  2.  Ampliar la resistencia aeróbica y comenzar acciones de flexibilidad antes, durante y después del ejercicio.
  3.  Potenciar la técnica individual, haciendo especial hincapié en la mejora del lado no dominante.
  4.  Dominar la posición y movimientos en el terreno de juego, con y sin balón, en ataque y defensa, aplicando los conceptos tácticos que se trabajan.
  5.  Iniciar el trabajo de situaciones de transición defensa-ataque y ataque-defensa.
  6.  Desarrollar la capacidad de resolver problemas en situaciones de superioridad e inferioridad.
  7.  Usar la estrategia para encontrar soluciones en jugadas a balón parado.
  8.  Adquirir hábitos de higiene después del entrenamiento y partidos.

4.1.4 Infantil

  1.  Mejorar la condición física a través del desarrollo de la velocidad de reacción, resistencia aeróbica y fuerza, estando siempre presentes tareas de flexibilidad, muy importantes en estas edades.
  2.  Mejorar la técnica individual a través de situaciones reales del juego adquiriendo recursos para resolver los problemas que se plantean.
  3.  Desarrollar los mecanismos de percepción, análisis, decisión y ejecución para reducir el tiempo que necesita el jugador para responder en determinadas situaciones.
  4.  Usar juegos en espacios reducidos como estrategia para mejorar la técnica individual y la capacidad de decisión.
  5.  Aumentar los conceptos tácticos y aplicarlos con naturalidad y en coordinación con el resto del equipo.
  6.  Seguir mejorando la resolución de situaciones de superioridad evitando pérdidas de balón innecesarias.
  7.  Seguir mejorando en acciones defensivas de inferioridad a través de un trabajo colectivo.
  8.  Mejorar en el juego de transiciones.
  9.  Ampliar la capacidad de aplicar acciones de estrategia en el partido obteniendo resultados positivos de las mismas.
  10.  Adquirir hábitos de higiene.

4.1.5 Cadete/Juvenil

  1.  Realizar un trabajo físico desarrollando todas las cualidades trabajadas en la etapa infantil.
  2.  Iniciar el desarrollo de la resistencia anaeróbica, así como de los diferentes tipos de fuerza, estando siempre presenta el trabajo de flexibilidad.
  3.  Usar juegos adaptados para seguir mejorando la técnica individual.
  4.  Seguir potenciando el desarrollo de los mecanismos de percepción, análisis, decisión y ejecución, reduciendo el tiempo de respuesta para obtener una mayor velocidad en el juego.
  5.  Realizar tareas de trabajo táctico complejo, adaptando todos los conceptos que hemos aprendido a nuestra idea de juego.
  6.  Buscar soluciones a las transiciones que continuamente se plantean en cada partido.
  7.  Dominar el uso de la estrategia como mecanismo para obtener resultados positivos para el equipo.
  8.  Adquirir hábitos de higiene.

5. COMUNICACION

Considerando que la relación entre todas y todos  los que forman parte del club será mucho más positiva si se parte de una información clara y una comunicación directa, se establecen una serie de vías para conseguirlo.

  • Reunión general de entrenadores y entrenadoras.
  • Reunión entrenadores/as por categorías.
  • Reunión inicial padres y madres por equipos.
  • Informaciones del entrenador a padres por equipos. Reuniones semanales dirección deportiva.
  • Reuniones junta directiva.
  • Reunión final padres y madres por categorías.

Web (www.cdberriz.com): Esta página web se convertirá en el vehículo principal de comunicación del C.D. BERRIZ. Creada con el ánimo de ser una herramienta útil y dinámica, permitirá interactuar a toda nuestra masa social y, a través de sus constantes actualizaciones, vivir el día a día (fotos, videos, crónicas, entrevistas, resultados,…) de todos los equipos y niños/as que los componen, desde cualquier lugar o dispositivo con acceso a internet.

  1. FUNCIONES.

6.1. Del coordinador/a.

  • Confeccionar los equipos, junto con la comisión deportiva.
  • Mantener charlas periódicas con los monitores y hacer un seguimiento de sus entrenamientos con el fin de obtener buenos resultados.
  • Analizar la gestión que se hace de las instalaciones, material, etc. y buscar lo más óptimo para el Club.
  • Relación directa con el Presidente y mantener informada a la Junta Directiva de todo lo relacionado con el ámbito deportivo del Club. .
  • Programar los horarios de entrenamientos y partidos.
  • Relación con la Federación Vizcaina de Fútbol en lo referente a:
  • Horarios de partidos.
  • Fichas de jugadores/as.
  • Sanciones.
  • Mutualidad.
  • Árbitros.
  • Programar y organizar torneos amistosos.

6.2 Del responsable del material.

  • Coordinar junto con los delegados de los equipos el buen uso que hay que darle a la ropa del Club.
  • Proveer a todos los equipos de sus equipaciones de juego.
  • Cuidar del material que se usa en los entrenamientos.

6.3 De los entrenadores/as.

  • Realizar la planificación deportiva de la temporada, dirigir los entrenamientos y los partidos de su equipo, coordinado con el resto de equipos, siguiendo la línea marcada por la dirección deportiva.
  • Ser responsable de la formación personal y deportiva de sus jugadores, así como mantener la disciplina del equipo.
  • Ser responsable de los niños/as desde que son entregados por los padres hasta que los recogen, tanto en entrenamientos como en partidos.

6.3 De los delegados/as.

  • Representar al equipo en los partidos que dispute, siendo el enlace entre el entrenador/a, el club contrario y el árbitro. Deberá recibir al árbitro y al equipo contrario, acompañarlos hasta los vestuarios y estar pendiente de cualquier necesidad antes, durante y después del partido.
  • Colaborar en aquellas funciones que, dentro del equipo, pudiera necesitar el entrenador.
  • Recoger el material deportivo necesario con antelación al partido, así como devolverlo una vez finalizado.
  • Actuar de forma responsable y coherente ante cualquier situación que se pudiera presentar.
  • Acudir a las reuniones que se le requiera y ser portavoz del resto de padres y madres.

6.4. De la comisión deportiva.

La comisión deportiva estará constituida por el coordinador y un entrenador/delegado, o persona que se crea conveniente, por categoría. Sus funciones serán:

  • Planificar plantillas junto con el coordinador.
  • Resolver problemas cotidianos q vayan surgiendo en el día a día.
  • Velar por el cumplimiento de los objetivos deportivos señalados por el club en su proyecto.
  • Evaluar el área deportiva y asegurar un buen funcionamiento deportivo.