Historia

BERRIZ KIROL ELKARTEA SORTU AURRETIK

Klub hau 1973an sortu zen baina kirol eta futbolerako afizioa aspaldikoa da Berrizen. Mende honen erdialdean auzoen arteko futbol partiduak jokatzen ziren. Eta herri barruko lehiaz gain, berrogeita hamargarren hamarkadan, Berrizko zenbait talde Arriandi, Oromiño, Ermua, Zaldibar eta Eibarko taldeen aurka aritu ziren. Hamarkada horretan, Ermuako zenbait torneotan be parte hartu zuten eta aktetan ikus daitekeenez, jokalariak Roberto Unzueta, Rafa, Luis Mari eta Jose Ignacio Ibarra anaiak, Santiago Sasieta, Jose Ignacio Alberdi, Ricardo Albizuri, Miguel Alberdi, Jose Mari Maiztegui, Javi Berasaluce, Luis Gorroño, Ernesto Arrizabalaga, Jose Ignacio Bravo, Carmelo Aranguren, Leonardo Iriarte izan ziren.

60ko hamarkadan, Elorrio, Lauaxeta eta Durangoko Jesuitetan antolatutako txapelketetara joan ziren.
Eta horrez gain, Naranjo el Barberok eta Eufemiano Martinek “Markesa” ondoko landan partiduak antolatzen zituzten. Tartean, Rodolfok, Galok eta lagunek, galdategiko landan be jokatzen zuten. Saria, erronda, afari bat izaten zen. Beraiek izan ziren klub honen aitzindariak.

LEHENENGO ZUZENDARITZA-BATZORDEA ETA HASIERAKO TALDEA

Berrizko kirol elkartearen lehenengo egoitza Urtiaga taberna izan zen eta CD BERRIZ K.E kirol elkartea eratzeko, 1973ko uztailaren 12an, behin-behineko batzorde hau osatu zuten: Eduardo Urcelay Asteguia presidente eta Fernando Arana Aguirresacona idazkari izanik, presidenteorde Victor Oguiza, diruzaina Ernesto Arrizabalaga eta batzordekideak Rodolfo Urcelay, Javier Urrejola, Javier Berasaluce, Diego Camacho, Jose I. Etxebarria, Felix Loizate, Angel Vigueras eta Enrique Magdalena izendatu zituzten.Batzordearen hurrengo bileran, elkartearen helburuak finkatu zituzten; Berrizen kirola sustatzea eta futbola kirol modalitate nagusiena izan arren, beste kirol batzuk be bultzatzea.

Zuzendaritza-batzorde honetan, lan-talde bat sortu zen eta bere eginkizuna, futbol arloko gaiak bideratzea izan zen. Presidentea Diego Camacho, idazkaria Jose Luis Perez, kideak Ernesto Arrizabalaga, Rodolfo Urcelay eta Enrique Magdalena. Lan-talde hau sortuta, partiduak jokatzeko zelai bat bilatu behar zuten. Lehen denboraldian, Durangoko Kulturalak eskerronez, bere zelaia utzi zien etxeko partiduak bertan jokatzeko.
Eta Berrizko kirol elkartearen lehen denboraldiko jokalari zerrenda: Jesus Gorroño, Toto Iribar, Quero, Alonso, Tati, Fernan Azcarate, Blasco Zumarraga, Torrado, Zamora, Marianin, Aguirre, Berecibar …. Eta lehenengo entrenatzailea Filiberto Azcarate, Real Madrileko jokalari ohia.
BERRIZBURUKO ZELAIA
1973ko apirilean, kluba oraindik eratzeko zegoen eta Rodolfo Urcelayk futbol-zelai bat eskatu zion udalari. Futbol-zelaia 1974an eraiki zen eta giltzak ekainaren hasieran eman ziren. 1974ko abuztuaren 31n ofizialki inauguratu zen Bilbao Athletic eta Eibar arteko partidu batekin.
Zelaia, Federazioak eraiki zuen Udalaren jabetzako lursailetan baina hutsune batzuk zituen; besteak beste, ur, argi falta eta aldagelak prestatzea edo atontzea.
Klubak buruhausteak izan zituen xehetasun hauekin. Ez zegoen argi zein zen futbol-zelaiaren titularra eta Federazioak, instalazioaren mantenua eta hobekuntzak udalak eta kirol elkarteak, elkarlanean, egitea proposatu zuen. Gauzak horrela, 1975eko San Pedro eta Santa Isabel jaietan, giroa okertu egin zen futbol-zelaian bigantxak atera zituztelako. Egoera hori ikusita, Federazioak neurriak hartu eta futbol-zelaia ixtea erabaki zuen, zelaia desinfektatzeko eta horrek, arazoak eragin zizkion Klubari. Albiste hau estatu mailako komunikabideetan argitaratu zen eta aurretiaz zetozen arazoak azaleratu ziren.

Egoera honen aurrean zuzendaritza-batzordeak dimititu egin zuen eta ez zegoen adostasunik zuzendaritza aldatzeko. Horregatik, hiru kide izendatu ziren zuzendaritza-batzorde berri hori osatzeko. Urtebete geroago, historia errepikatzen da eta hiru kide berriak izendatzen dira: Angel Pineda, Esteban Ramos eta Jose Alonso.
Hala ere, pausoz pauso eta jende askoren eskuzabaltasunarekin, eta hasierako urteetan Eufemiano, Pineda eta Toñin presidente izanik, klubak aurrera egin zuen.
Berrizburu futbol-zelaiaren datu garrantzitsu bezala, tribuna 1992an altxatu zen eta zelai artifiziala 1997an.

ELKARTE BAT, FAMILIA BAT

Egunez egun, Berriz kirol elkartea handitzen doa; bazkideak, kategoria ezberdinetako taldeak eta saskibaloi, mendi, pilota bezalako kirol modalitateak be garatzen dira.
74-75eko denboraldian, zuzendaritza-batzordean 12 kide ziren eta 550 bazkide eta orduko klubak, kategoriaz igo eta Berrizko umeen artean, kirola sustatzea nahi zuen.
Emaitzak laster etorri ziren eta urte gutxitan, CD Berriz kirol elkarteak bi talde izan zituen nagusien kategorian, beste bi gazteen mailan, emakumeen talde bat, kadete talde bat, haurren taldea eta emakumeen saskibaloi taldea, 150 jokalaritik gora.

Eta honetara heltzeko, jende askok borondatez egindako lana eskertu behar dugu. Klubetik igaro diren presidenteetatik hasi eta zuzendaritza-kide, delegatu, entrenatzaile, guraso, jokalari, udala, federazio eta abar. Aipatu behar dugu, Serafín Cedrunek 15 denboraldi jarraian egin zituela (1981-1996) taldeko entrenatzaile moduan. Rafa Cabrerizok berriz, 14 urte lehen taldeko masajista edo Esteban Ramosek lehen taldeko delegatu 16 urtez eta gero presidente. Dagoeneko, 34 urte pasatu dira eta gauza asko daude gogoratzeko: emaitzak, irabazi diren finalak, igoerak, jaitsierak, jokalariak, taldeak eta abar. Atal honetan ez ditugu aipatuko baina gerora aztertuko dira CD Berriz K.E herrian kirola sustatzeko asmoarekin sortu zelako.

 

ANTES DE LA CONSTITUCIÓN DEL CD.BERRIZ
El club se creo en 1973 pero la afición al fútbol y al deporte vienen de mucho antes. A mediados de siglo ya se jugaban partidos de fútbol , entre los barrios de Berriz. Además de estos partidos de rivalidad interna, en los años cincuenta comenzaron los partidos de equipos de Berriz, contra equipos de otras localidades como Arriandi, Orobio, Ermua, Zaldibar y Eibar
En los cincuenta se participo en varios torneos en Ermua y uno de estos partidos, se recoge en acta, con la siguiente alineación ,Roberto Unzueta, los hermanos Rafa, Luis Mari y José Ignacio Ibarra, Santiago Sasieta, José Ignacio Alberdi Ricardo Albizuri , Miguel Alberdi, José Mari Maiztegui , Javi Berasaluce , luis Gorroño, Ernesto Arrzabalaga, José Ignacio Bravo , Carmelo Aranguren , Leonardo Iriarte
En la década de los 60 los torneos se generalizan en otros municipios, como en Elorrio Lauaxeta o Jesuitas de Durango.
Torneos aparte, Naranjo el barbero y Eufemiano Martín organizaban partidos en la campa al lado de la marquesa , Rodolfo, Galo y compañía jugaban en la campa de la fundición …etc apostándose una ronda ,una cena. Son los precursores.
PRIMERA JUNTA DIRECTIVA Y PRIMER EQUIPO
En el bar Urtiaga de Berriz, primera sede del club deportivo Berriz y con objeto de constituir el CD BERRIZ, el 12 de Julio de1973 ,reunidos bajo la presidencia, Eduardo Urcelay Asteguia y asistido por el secretario Fernando Arana Aguirresacona se constituyò el club deportivo Berriz con la siguiente junta provisional,  presidente Eduardo Urcelay Asteguia ,vicepresidente Victor Oguiza, tesorero Ernesto Arrizabalaga Secretario Fernando Arana , Vocales Rodolfo Urcelay, Javier Urrejola, Javier Berasaluce, Diego Camacho, Jose I. Etxebarria, Félix Loizate, Angel Vigueras , Enrique Magdalena.
En la siguiente reunión de la junta como punto importante se ratifica que el club se funda con el objeto de fomentar el deporte en Berriz y que el club abarcara el futbol
como primer deporte, pero abarcara también otros deportes.
En esta misma reunión de la junta directiva se nombra la primera comisión, que rija los destinos del club deportivo Berriz en la sección de fútbol . Presidente Diego Camacho, secretario José Luis Pérez, Vocales Ernesto Arrizabalaga , Rodolfo Urcelay, Enrique Magdalena .Una vez constituida la comisión ,esta tiene que buscar un campo para disputar los partidos ,que durante esta primera temporada, la generosidad de la cultural de Durango cede su campo para poder disputar los partidos de casa.
Como dato a recordar, el equipo de esta primera temporada estaba formada por Jesús Gorroño, Toto Iribar, Quero, Alonso , Tati , Fernan Azcarate , Blasco Zumarraga , Torrado , Zamora , Marianin , Aguirre , Berecibar …. Y el primer Entrenador Filiberto Azcarate Ex jugador del Real Madrid.
CAMPO EN BERRIZBURU
En abril de 1973 cuando el club no se había constituido formalmente el club Rodolfo Urcelay tenia solicitado al ayuntamiento un campo de fútbol.
El campo se termino en 1974 , se entregaron las llaves del campo de fútbol a primeros de Junio y el 31 de Agosto de 1974 se inauguro oficialmente con el partido Bilbao Athetic y Eibar.
El campo fue construido por la federación en terrenos propiedad del ayuntamiento con algunas deficiencias por ejemplo la falta de luz ,agua o el acondicionamiento de los vestuarios.
Estos detalles traerán de cabeza al club, por que no esta claro de quien es titular del campo de fútbol y la federación dice que tanto el club como el ayuntamiento tienen que colaborar en las mejoras y mantenimiento , hasta que un día de 1975, en fiestas de San Pedro y Santa Isabel, la situación explotara al utilizar el campo para la suelta de vaquillas, con la consecuencia de que la federación toma medidas y clausura el campo hasta desinfectar el campo creando mas problemas para el club. La noticia llega a los medios de comunicación nacionales y saltan todos los problemas que se venían arrastrando con anterioridad .
Ante esta situación la junta directiva dimite en bloque y al no haber acuerdo para cambiar de junta se nombro a tres miembros para que se encarguen de formar una junta directiva nueva. Un año después se repite la historia y se nombra a tres nuevos miembros Ángel Pineda, Esteban Ramos y José Alonso.
Y así, día a día con trabajo diario desinteresado, de mucha gente, como Eufemiano , Pineda o Toñin como presidentes en estos primeros años , saldrá el club adelante.
La tribuna se levanta el 1992 y el césped artificial se estrenara en el 1997 como datos interesantes del campo Berrizburu.
UN CLUB , UNA FAMILIA
Dia a dia el club deportivo Berriz , va creciendo tanto en socios ,equipos de distintas categorías y ira abarcando otros deportes, Baloncesto ,montañismo, pelota etc .
. En la temporada 74-75 la junta directiva estaba compuesta por 12 directivos y 550 soci@s y las aspiraciones del club pasaban por subir de categoría y promocionar el deporte en los niñ@s de Berriz.
No tardaron en llegar los resultados y en pocos años el CD Berriz , ya disponía de dos equipos de mayores, dos de juveniles, un equipo femenino, uno de cadetes, un equipo infantil ,y un equipo femenino de baloncesto mas de 150 jugador@s.
Para llegar a esto tenemos que agradecer la labor desinteresada de mucha gente, que aportan todo su tiempo libre para el club , desde los presidentes que han pasado por el club, directiv@s ,delegad@s , entrenador@s ,padres y madres , jugador@s ,ayuntamiento federación ,etc..un dato que nos queda en la mente son las 15 temporadas seguidas que estuvo Serafín Cedrun (1981-1996) de entrenador al frente del equipo. Rafa Cabrerizo(14 años) en el primer equipo de masajista o Esteban Ramos delegado de primer equipo durante 16 años y luego presidente. Han pasado 34 años y hay muchos datos de resultados , finales ganadas ,ascensos, descensos ,alineaciones etc que en este apartado no insertaremos pero que el club valora estos temas ya que el Cd. Berriz, hay que recodar que se fundo con el propósito de fomentar el deporte en Berriz.